Denda…

Gure dendan kalitatezko produktuak aurkituko dituzu, eguneroko beharrak asetzeko guztia: barazkiak, fruituak, kosmetika naturala eta garbiketa produktuak.
Produktu ekologikoak eta tokiko nekazari eta ekoizleen elikagaiak eskaintzen ditugu, baita Tolosaldea, Gipuzkoa, Euskal Herria eta urrunagoko lekuetako kutixiak ere.

Etxera bidaltzeko zerbitzua dugu Berrobi, Elduain eta Elduan herrietan


&


Kafea

Gure kafetegian kafea dugu, baina kafe ONA, baita gosari eta askari aukera zabala ere: opilak, tostak, jogurt-ontziak, crepeak, zuku naturalak, irabiakiak…

Opari kaxak

Zure opari pertsonalizatuta prestatzen dugu, kalitatezko produktuekin

Gure sustraiak berreskuratu ditugu,

Nekez uzten baitu bere sorterria sustraiak han dituenak. Proiektu honen atzean Agurtzane eta Dabid gaude, ilusioz beteriko bi anai-arreba. Berrobin jaio, hazi eta ikasi genuen, eta bizitzak alde batetik bestera eraman bagaitu ere, hainbat lanbidetan arituak gara han eta hemen.Ikasi eta ikusitako guztia Lakarie Denda & Kafea-n bildu nahi izan dugu eta toki goxo bat eskaini

Beharbada, gure gurasoak herriko harakinak izateak gure azken lanbide-aukeran eragina izan du. Edo agian, txikitan gure amonak baserriko behi jetzi berrien esnearekin prestatzen zizkigun kafetxoek, haien zapore gozoa gure memorian grabatuta geratu denak, kafesnearekiko zaletasun hau piztu digute. Nork daki!

Guretzat, Lakarie Denda & Kafea bizitzako proiektua da, gure ametsak egia bihurtzen diren lekua eta txoko txiki eta magiko honi bizitza ematen jarraitzeko modua

Gure dendan